euskara | castellano | catala | francés
Hasiera Muuuuuusa Jokoaren arauak Sariak Non jokatzen da? Egutegia eta emaitzak Apunta zaitez Egunerokoak Garaileen zerrenda Kontaktatu
Lehiaketa sistema Arautegia
Kukuxumusu Zoco Fournier
Lehiaketa sistema
 
-Izen ematea: Musean aritzea gustuko izan eta bikotekide bat aurkitzen duen 18 urtetik goitiko edozeinek eman dezake izena. Dohainik apunta zaitez 2010ko irailaren 1etik urriaren 8ra. Baina, gogoratu: tokiak mugaturik daude.

Ez da zaila Las Vegasko bidaia eskuratzea. Egin behar den bakarra da erregeak zain eta muin ikusi, aldiro 31ri atxiki eta bost, sei eta zazpiak ahaztea. Eta, jakina, partidak irabazi eta ez galdu, txapelketako hiru faseetan:

-Tabernetako fasea (25etik azaroaren 25era): 77 tabernatan eginen da. Tabernetako zerrenda ikusi eta zure etxetik hurbilen dagoenean edo bazkaldu ondoko patxarana edateko gehien gustatzen zaizun horretan apunta zaitez. Taberna hori hautatu duten guztiekin aritu beharko duzu kanporaketa sisteman. Gogoratu, partida bakoitzaren ondoren emaitzen orria zure tabernan utzi beharko duzula.

-Tokian tokiko faseak (abenduaren 13tik 2011ko otsailaren 13ra): zure tabernako onena izan bazara, zure alderdiko finala jokatzeko egoitzatzat hautatu den tabernan beste txapeldunei desafio egiteko unea helduko zaizu. Berriro ere irabazten baduzu, hurbilago ikusiko duzu Las Vegas.

-Azken fasea (martxoak 4, 5 eta 6): alderdi bakoitzeko txapeldunak Iruñera joanen dira azken fasea jokatzera. 16 bikote erabateko garaipena lortzeko borrokatuko dira.

 


Txapelketaren oinarri-arauak

 
 
 

Muuuuusaren karta-sorta lortu
Online Shop-ean sartu eta Kukuxumusuk Fournierren karta-sorta espainiarraz egin duen bertsioa eskura ezazu.
 
 
Egoitzarik hurbilena zein den ikusi
Gogoratu: txapelketako egoitzetatik edozeinetan apunta zaitezke. Egiaztatu zein duzun hurbilena.
 
   
© Kukuxumusu S.L. All Rights Reserved