euskara | castellano | francés
Hasiera Muuuuuusa Jokoaren arauak Sariak Non jokatzen da? Egutegia eta emaitzak Apunta zaitez Egunerokoak Garaileen zerrenda Kontaktatu
Kukuxumusu Zoco Fournier
 

Muuuuuusa

Muuuus Txapelketa 2006an sortu zen, Kukuxumusuk duen estilo bereziarekin, Heraclio Fournieren karta-sorta klasikoaren bertsioa egin zuenean

Gezurtienek, harroputzenek eta ahoberoenek irabazi ohi dute. Joko bat da non, galtzen dutenak ere dibertitzen diren. Musean baldin badakizu, muuusean ere jakinen duzu eta primeran pasako duzu pareak errege eta zezenekin eginez, 31 adarrak tartean ikusiz eta hordagoak errape tartean botaz.

Txapelketa

Muuuus Txapelketa 2006an sortu zen, Kukuxumusuk duen estilo bereziarekin, Heraclio Fournieren karta-sorta espainiar klasikoaren bertsioa egin zuenean. Bi enpresei txapelketa bat antolatzea otu zitzaien, ongi pasatzea eta karta-sorta berriarekin aritzea baldintza bakarra izanik. 2008an  Zoco Pacharán Navarro-k bat egin zuen proiektuarekin eta geroztik hiru enpresek muuuusaren ero guztiak, Las Vegas-era musu truk joan nahi dutenak, jokatzera gonbidatzen dituzte.

Musean baldin badakizu eta muuuuusa frogatu nahi baldin baduzu, ez ahalketu, apunta zaitez eta has zaitez hordagoak ezker-eskuin botatzen. Eta ez badakizu, jokatzen ikasi, guk lagunduko dizugu.

 



Muuuuusaren karta-sorta lortu
Online Shop-ean sartu eta Kukuxumusuk Fournierren karta-sorta egin duen bertsioa eskura ezazu.
© Kukuxumusu S.L. All Rights Reserved