euskara | castellano | catala | francés
Hasiera Muuuuuusa Jokoaren arauak Sariak Non jokatzen da? Egutegia eta emaitzak Apunta zaitez Egunerokoak Garaileen zerrenda Kontaktatu
Kukuxumusu Zoco Fournier
Muuuuuusa
 
 

Muuusa enbido, hordago, eduki eta ez edukien jokoa da. Gezurtienek, harroputzenek eta ahoberoenek irabazi ohi dute. Joko bat da non, galtzen dutenak ere dibertitzen diren. Musean baldin badakizu, muuusean ere jakinen duzu eta primeran pasako duzu pareak errege eta zezenekin eginez, 31 adarrak tartean ikusiz eta hordagoak errape tartean botaz.

Muuuus Txapelketaren jatorria
Muuuus Txapelketa 2006an sortu zen, Kukuxumusuk, duen estilo bereziarekin, Heraclio Fournierren karta-sorta espainiar klasikoaren bertsioa egin zuenean. Bi enpresei txapelketa bat antolatzea otu zitzaien, ongi pasatzea eta karta-sorta berriarekin aritzea baldintza bakarra izanik. 2008an Zoco Pacharán Navarro-k bat egin zuen proiektuarekin eta geroztik hiru enpresek muuuusaren ero guztiak, Las Vegas-era musu truk joan nahi dutenak, jokatzera gonbidatzen dituzte.

Musean baldin badakizu eta muuuuusa frogatu nahi baldin baduzu, ez ahalketu, apunta zaitez eta has zaitez hordagoak ezker-eskuin botatzen. Eta ez badakizu, jokatzen ikasi, guk lagunduko dizugu.

 

 

Muuuuusaren karta-sorta lortu
Online Shop-ean sartu eta Kukuxumusuk Fournierren karta-sorta espainiarraz egin duen bertsioa eskura ezazu.
 
 
Egoitzarik hurbilena zein den ikusi
Gogoratu: txapelketako egoitzetatik edozeinetan apunta zaitezke. Egiaztatu zein duzun hurbilena.
 
   
© Kukuxumusu S.L. All Rights Reserved